
GIPUZKOA ANTE LA CRISIS es un proyecto sobre el desarrollo socio-económico de Gipuzkoa. Envíanos tus opiniones y propuestas sobre los "working papers" por email o en el propio blog. EKAI Center. GIPUZKOA KRISI GARAIAN Gipuzkoaren garapen sozioekonomikoari buruzko proiektua da. “Working papers” izeneko dokumentuei buruzko zure iritzi eta proposamenak emailez edo blog beraren bidez bidali. EKAI Center
martes, 30 de octubre de 2012
lunes, 29 de octubre de 2012
El Futuro de GEROA
El futuro de Geroa peligra ante la posible desaparición del convenio del Metal
La EPSV podría ver paralizados en julio de 2013 sus ingresos de siete millones mensuales
El marco laboral de los metalúrgicos fija las aportaciones de los veinte sectores que aportan al fondo de pensiones
viernes, 26 de octubre de 2012
Azalera Handiko Saltokien salmenten bilakaera
Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,4 gutxitu ziren 2012ko irailean
Elikagaiek urte arteko %0,7ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %5,8ko jaitsiera
Euskal AEko azalera handietako salmentak:
Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza
homogeneoetan, 2012ko irailean %3,4ko urte arteko jaitsiera nominala
izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %0,7ko
urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako
produktuenetan %5,8ko jaitsiera.
Araban, urte artean, %3,2 jaitsi dira salmentak nominalki; %4,4 Bizkaian eta %1,5 Gipuzkoan.
Aurreko hilaren, 2012ko abuztuaren aldean, Euskal AE osoan
salmentak %2,0 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta.
Elikagaiek %0,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta
gainerako produktuek %3,2ko jaitsiera.
Abuztuaren aldean hiru lurraldeetan izan dira jaitsierak: Araban %3,4, Bizkaian %1,9, Gipuzkoan %1,4.
Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %6,5 murriztu dira urte artean eta %2,6 aurreko hilaren aldean
2011ko irailaren aldean elikagaien salmentak %2,5 jaitsi ziren
eta gainerako produktuenak %8,9, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan
dira jaitsierak: Bizkaian %7,5, Araban %6,3, Gipuzkoan %4,8, termino
finkoetan.
Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,1
jaitsi dira 2012ko abuztuaren aldean eta gainerako produktuenak %4,1.
Jaitsierak, hiru lurraldeetan: Araban %4,2, Bizkaian %2,6, Gipuzkoan %1,8, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak
%0,3 gutxitu ziren 2012ko irailean abuztuaren aldean,
desestazionalizatutako terminoetan.
Informazio gehiago: EUSTAT_Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI)
jueves, 25 de octubre de 2012
miércoles, 24 de octubre de 2012
2012ko iraileko industria prezioen bilakaera
2012ko irailean industriako prezioek %0,4 egin zuten gora aurreko hilaren aldean
Aurreko urtearen aldean (2012ko iraila 2011koaren aldean) %2,0 igo ziren
Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 igo ziren 2012ko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasan (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,0ko hazkundea dago.
Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko
irailean, “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%5,0), “Erauzketa
industriak” (%0,8), “Elikadura industria” (%0,7), “Produktu
informatikoen fabrikazioa” (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu
zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Berriz, ondokoek
jaitsiera izan dute prezioetan: “Garraio materialaren fabrikazioa” eta
“Kokeriak eta petrolio fintzea”, biek %0,8; “Zurgintza eta papergintzak”
%0,1.
Urte arteko aldian, hots, 2012ko irailean, 2011koaren aldean ,
prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Kokeriak eta
petrolio-fintzea” (%11,2), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna”
(%11,1), “Produktu informatiko eta elektronikoen fabrikazioa” (%5,4).
Jaitsierarik handienak: “Garraio materialaren fabrikazioa” (%2,5),
“Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-1,6), “Produktu farmazeutikoen
fabrikazioa (%-0,5).
Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari
jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak
desberdinak izan ziren: Energiaren prezioa %1,7 igo zen; Bitarteko
ondasunenak %0,2 igo; Ekipo-ondasunenak %0,2 jaitsi eta
Kontsumo-ondasunenak %0,2 igo. Horien barruan, Kontsumo-ondasun
iraunkorren prezioak %0,1 jaitsi eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak
%0,3 igo.
Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu
zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %11,2 igo ziren,
Ekipo-Ondasunenak %0,3 igo; Bitarteko ondasunenak %0,4 jaitsi.
Kontsumo-ondasunen prezioak %0,6 jaitsi ziren: Kontsumo-ondasun
iraunkorren prezioak %0,3 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun
ez-iraunkorrenak %0,9 jaitsi.
Informazio gehiago: EUSTAT_Industria prezioen indizea
lunes, 22 de octubre de 2012
Entrevista a IÑAKI SAN SEBASTIÁN director general adjunto de tecnalia
"Euskadi debe tener su propio modelo de desarrollo tecnológico porque tiene unas fortalezas únicas"
IÑAKI SAN SEBASTIÁN director general adjunto de tecnalia
viernes, 19 de octubre de 2012
jueves, 18 de octubre de 2012
Proyecto Talent House Proiektua
Aipatutako eraldaketa ikerkuntzan, zientzian eta teknologian oinarritzeko apustuak hainbat eginkizun dakartza berarekin: I+G+b esparruko eragileak bateratzea eta sustatzea, ikerkuntzako talentua erakartzea eta eustea, eta eskuratutako ezagutzak hedatzea enpresa-ehunaren lehiakortasuna areagotzeko, aberastasun-iturria eta enplegu kualifikatuaren sorburua baita.
Donostiako Sustapenak, beraz, ekonomia-arloak bultzatzeko
zeharkako estrategiaren xedetzat I+G+b hartu du. Ildo horretan,
ekonomia-arlo guztiak sustatu nahi ditugu, nola tradizionalak, hala
gorantz doazen emergenteak. Azken horiek udal-ekonomiaren eragile
bihurtzea da gure asmoa. Aipa ditzagun, besteak beste,
ikus-entzunezkoak, energia berriztagarriak, energia-eraginkortasuna,
bizi-kalitatea hobetzeko baliabideak eta surfa. Donostia Sustapena arlo
emergente guztiekin buru-belarri ari da lanean,
klusterizazio-estrategiaren bidez.
Talent House Harrera Plan Integrala ere I+G+b-ren aldeko
ahaleginaren emaitza izan da. Ikerkuntzako talentuak gure hirira
erakartzen eta harrera egokia egiten laguntzeko proiektua da, eta
hainbat zerbitzu (ostatua, informazioa, izapideak, eskolatzea…)
eskaintzen ditu, integrazio eta garapen profesionala errazteko,
sortutako ezagutzak hedatzeko eta ikerkuntza- zein teknologia-zentroekin
edo berrikuntza-sorkuntzari lotutako bestelako erakundeekin lan-ildoak
urratzeko.
Erronka horretan, ezinbestekoa da ezagutzarekin eta berrikuntzarekin zerikusia duten eragile guztiak elkarlanean aritzea.
Informazio gehiago http://www.fomentosansebastian.org/talenthouse webgunean aurkitu dezakezue.
La apuesta por la investigación, la ciencia y la tecnología como motores de esta transformación pasa por aglutinar y potenciar a los agentes dedicados a la I+D+i, por retener y atraer el talento investigador y por transmitir el conocimiento generado para la mejora competitiva del tejido empresarial, generador de riqueza y empleo cualificado.
Fomento de San Sebastián sitúa por tanto a la I+D+i en el centro de su estrategia transversal de impulso a los sectores económicos, tanto los más tradicionales, como aquellos que emergen con fuerza y que deberán convertirse en motores de la economía local, como el audiovisual, las energías renovables y la eficiencia energética, las soluciones de apoyo para la calidad de vida o el surf; sectores con los que Fomento de San Sebastián está trabajando intensamente a través de su estrategia de clusterización.
Asimismo este apoyo a la I+D+i se materializa en el Plan Integral de Acogida Talent House, un proyecto de soporte a la captación y acogida de talento investigador en la ciudad, que a través de sus diferentes servicios (alojamiento, información, tramites, escolarización…) debe apoyar tanto su integración y desarrollo profesional como la divulgación del conocimiento generado y la apertura de líneas de trabajo con los propios centros de investigación/tecnológicos y otras entidades encaminadas a la generación de innovación.
En este reto la colaboración con todos los agentes vinculados al conocimiento y la innovación es un elemento clave.
Podéis encontrar mas información en la página web http://www.fomentosansebastian.org/talenthouse.
miércoles, 17 de octubre de 2012
viernes, 5 de octubre de 2012
martes, 2 de octubre de 2012
Suscribirse a:
Entradas (Atom)