lunes, 25 de febrero de 2013

EKAI Center en las JUNTAS GENERALES: GIPUZKOAREN EKONOMI GARAPENA


1 comentario:

  1. Ekonomia korronte ortodoxoen axioma bat "gehiago beti da hobea" izan da.Axioma hau inplizituki barneratzen da aplikatzen diren politika ekonomiko gehienetan.Baieztapen honek sortzen dituen desoreken adibide ugari utzi dizkigu Historiak kultura ezberdinetan eta urtetan zehar.
    Erabat zuzena ez den beste uste batek ere desoreken iturri dela erakutsi digu: herrialde aurreratuen ikur nagusia hirugarren sektorearen gailentze erabatekoa denaren ustea hain zuzen.
    Gurean ere ez gara desoreka hoietatik at geratu seguru asko.
    Bi aipamen hauek abiapuntutzat hartuta, ez al da une egokia ahalik eta garapen orekatu bat diseinatzeko epe luzera begira jarrita?
    -Agirian aipatzen den moduan estatistika eredu egokiagoak behar ditugu batez ere une honetan, eta horrekin batera ekonomiaren hazkundea neurtzeko neurgailu egokiagoak lantzea ere egokia izan daiteke; hara nola BPG erreferentzia nagusia izatetik ekonomia erreala neurtzeko gai diren neurgailuak behar ditugu,ingurumenarekiko kostuak,kostu sozialak,...kontutan hartuko dituztenak.
    -Gipuzkoan ere deslokalizazioaren eragina nabarmendu da, eta aurrera begira,prozesu hauek sortzen dituzten ondoriak kuantifikatzeko gai izan beharko genuke.
    -Aipatutako sektoreen arteko orekaz gain, sektore bakoitza bere baitan zein egoeratan aurkitzen den adieraziko digun diagnosi landu bat edukitzeak,sektore hoietako bakoitzaren etorkizuna nondik nora bideratzea komeni den erabakitzen lagunduko liguke.Sektore hoietako batzuk inflexio puntu batean aurkitzen dira eta beraien etorkizuna erabat ezberdina izan daiteke orain egindako diagnosi horren egokitasunaren arabera;hara nola: lehen sektorea (arrantza eta nekazaritza oso egoera larrian daude Gipuzkoan),automozio sektorearen menpekotasun itzela duten enpresa txiki eta ertainak,eraikuntza sektorea,...eta gehiago ere izango dira tartean.

    ResponderEliminar