martes, 25 de diciembre de 2012

Ikergune zerrenda




Basque Culinary Center

Basque Culinary Center R+D Gastronomia Zientzien eta Sukaldaritza Arteen Fakultatearekin elkartutako I+G Zentroa da. Basque Culinary Center R+D zentroak hau du helburu: ostalaritza-, gastronomia- eta elikadura-sektoreetan proiektuak eta ikerketa-hitzarmen edo -kontratuak egitea. Fakultatean edo zentroa bertan egindako proiektu zientifiko eta teknologiko horien emaitzak gizarteari eta, bereziki, industriari helaraztea, balio sozial eta ekonomikoak sortzeko. Ikertzaileei trebatzen laguntzea eta beste erakunde zientifiko batzuekin harremanak sustatzea.

Sektorea:  Gastronomia

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.bculinary.com

Ikerketa Lerroak:

   Elikadura-produktu berriak

   Zentzumen-estimulazioa

   Elikadura-ohiturak eta gizarte-erantzukizuna

   Gastronomia-berrikuntzaren kudeaketa

   Sukaldaritza-teknologia berriak

Inbiomed

Sektorea: Medikuntza birsortzailea

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.inbiomed.org

Ikerketa Lerroak:

   Gaixotasun hematologikoak
  • Ama zelula pluripotenteetatik eratorritako odoleko zelulak
  • Ama zelula hematopoietikoen zabalkuntza
   Neuroendekapenezko gaixotasunak

   Minbizia

Biodonostia

Sektorea:  Osasun Zientziak

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.biodonostia.org

Ikerketa Lerroak:

   Neurozientziak
  • Gaixotasun neurologikoak
  • Esklerosi anizkoitza
  • Gaixotasun neuromuskularrak
  • Gaixotasun burmuinbaskularra
  • Neuroonkologia
   Gaixotasun digestiboak, kardiobaskularrak eta beste hainbat gaixotasun sistemikoak
  • Hesteetako gaixotasunak
  • Gaixotasun hepatikoak
  • Gaixotasun kardiobaskularren eskuhartze terapeutikoa
  • Etiologia hipertensiboaren bihotz-gutxigaitasuna
  • Onko hematologia
   Gaixotasun infekziosoak
  • Arnas infekzioak
  • Mikrobioen aurkako erresistentzia
  • Txertoagatiko gaixotasunen prebentzioa
  • HIES
   Epidemiologia eta osasun publikoa
  • Epidemiologia klinikoa eta frogetan oinarritutako medikuntza
  • Minbiziaren eta beste hainbat gaixotasun kronikoen epidemiologia
  • Zaintza epidemiologikoa eta gaixotasun nagusi edo infekziosoak
  • Faktore epidemiologikoak, ingurumenekoak eta ingurukoak haurren garapenean 
   Medikuntza birsortzailea
  • Amen zelula mesekimalak
  • Parkinsonen gaixotasuna
   Bioingeniaritza
  • Ehunezko ingeniaritza
  • eSalud( IKT)
  • Berrikuntza
   Onkologia
  • Hemato onkolgia
  • Onkologia neurologikoa
  • Bularreko minbizia

Ingema

Sektorea:  Adinduen ezgaitasunak

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.ingema.es

Ikerketa Lerroak:

   Zahartze aktiboa eta osasuntsua

   Funtzionamendu kognitibo

   Gaixotasun kronikoak eta faktore subjetiboak

   Arreta ereduak eta gerontologiaren planifikazioa

   Zahartze prozesua

Aranzadi Zientzia Elkartea

Sorburutik, Elkarteak hainbat jarduera egin ditu eta hainbeste, non Biodibertsitate eta Antropologia zein Historia arloko garrantzi handieneko erakundea bilakatu den.

Egun, Azterketa eta Ikerketa Zentro eratu da eta, bertan, haien lanak plan eta proiektu espezifikoen arabera egiten dituzten askotariko espezialistek dihardute.

Azterketa orokorrak zein ikerketa hutsa egiten dute eta, aldi berean, Zientzia horiek hobeto ezagutzeko dibulgazio-lan zabala ere. Halaber, natur ingurunea eta Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa hobeto kontserbatzeko informazio-lana egiten dute beste instituzio batzuekin batera.

Sektorea:  Giza eta Gizarte Zientziak
                 Natur Zientziak
                 Lurraren eta Espazioaren Zientziak

Lokalizazioa: Donostia

Web orrialdea:  http://www.aranzadi-zientziak.org

Ikerketa Lerroak:

Giza eta Gizarte zientziak
  • Antropologia fisikoa
  • Arkeologia
  • Etnografia
Natur Zientziak
  • Botanika
  • Entomologia
  • Herpetologia
  • Mastozoologia
  • Mikologia
  • Ornitologia
Lurraren eta Espazioaren Zientziak
  • Astronomia
  • Espeleologia
  • Geodesia
  • Geologia

Lortek

IK4-Lortek berrikuntza jarrera duen ikerketa zentru bat da, lotura teknologian garrantzi haundia duena, emaitza aurreratu, aplikatu eta osoak eskeintzen dituena.

Goerriko berrikuntza gunean dago, Ordizian, Gipuzkoa. Ingurune industrial batean, sektore garrantzitsuetako liderrak diren enpresaz inguratuta, non beraien ziklo produktiboetan lotura prozesuak erabili dituzten tradizionalki.

Horregaitik, IK4-Lortek urteak daramazki soldadura arloan jakinduria irabazten, industria arloei erantzun bat emateko lanean eta lotura teknika nagusietan jakituna bihurtu da.

Sektorea:  Industria teknologiak

Lokalizazioa:  Ordizia

Web orrialdea: www.lortek.es

Ikerketa Lerroak:

   Laser prozesuak

   Arku bidezko prozesuak 

   Frikzio bidezko prozesuak

   Beste loturak

   Diseinu mekanikoa, utillajeak eta automatizazioa

   Kontrol eta ebaluazioa

   Aldakuntza enpresariala

Vicomtech

Vicomtech-IK4 (Ikus-elkarrekintza eta Komunikazio Teknologien Zentrua) Donostiako Teknologi Elkartegian kokatuta dagoen ikerketa aplikaturako zentro bat da, konputagailu bidezko elkarrekintzazko grafikoak eta multimedia digitala ikertzen dituena.

Sektorea:  Ikus-elkarrekintza eta Komunikazioa

Lokalizazioa: Donostia

Web orrialdea: www.vicomtech.es

Ikerketa Lerroak:

   Telebista digitala eta multimedia zerbitzuak

   Osasuna eta aplikazio biomedikoak


   Turismo eta Ondarea

   3D animazioak eta elkareraginezko ingurune birtualak

   Garraio sistema adimendunak eta ingeniaria

   Ahots eta hizkuntza teknologiak

Ikerlan

IKERLAN, Ikerketa Teknologikoen Zentroa, irabazi-asmorik gabeko eta zerbitzu publikorako bokazioa duen erakundea da. Gaur egun MONDRAGON Korporazioan dagoen enpresa- eta erakunde-multzo batek bultzatuta sortu zen 1974. urtean.

Erreferentzia-zentroa da produktu mekatroniko eta energetikoen berrikuntza eta garapen integralari dagokionez. Horrez gain, berrikuntza-jarduera garrantzitsua burutzen du diseinu- eta ekoizpen-prozesuetan. Teknologia mekaniko eta elektronikoaren, informatikaren, mikroteknologien eta erregai-pilen konbinazioan eta aplikazioan 38 urte baino gehiagoko esperientzia du IKERLANek.

Sektorea:  Berrikuntza teknologikoak

Lokalizazioa: Arrasate

Web orrialdea: www.ikerlan.es

Ikerketa Lerroak:

   Sistema txertatuak

   Potentzia elektronikako sistemen Bihurketa eta Kontrola

   Egitura mekatronikoen diseinua, monitorizazioa eta kontrola

   In vitro diagnostikoa egiteko mikroteknologiak

   Produktu eta zerbitzuaren masako pertsonalizazioa
 
   Energia elektrikoaren biltegiratze sistemak

Ideko

Sektorea:  Fabrikazio teknologia eta produkzio industriala

Lokalizazioa:  Elgoibar

Web orrialdea: www.ideko.es

Ikerketa Lerroak:

   Berrikuntza estrategikoa

   Produkzioaren kudeaketa

   Dinamika eta kontrola

   Diseinu mekanikoa

   Software adimendua

   Eraldaketa prozesuak

   Ikuskaritza eta neurketa

   Mikroteknologia eta Ultradoitasuna

Tekniker

TEKNIKER zentro teknologikoa irabazi-asmorik gabeko fundazio pribatu gisa sortu zen juridikoki. Industria-sarea berritzeko gaitasuna areagotzen laguntzeko xedea du, industriaren lehiakortasuna hobetzeko, teknologia eta jakintza sortuz eta aplikatuz.

TEKNIKERek Mekatronikaren, Fabrikazio Teknologien eta Mikroteknologien zentro gisa definitzen du bere burua. Normalean erabiltzen den terminologiaren arabera, Manufacturing-aren edo 'Industria eta Ekoizpen Diseinuaren' zentroa da TEKNIKER.

Sektorea:  Mekatronika, Fabrikazio teknologia eta Mikroteknologia

Lokalizazioa:  Eibar

Web orrialdea: www.tekniker.es

Ikerketa Lerroak:

   Sistemak identifikatzea eta kontrolatzea

   Doitasun-ingeniaritzako atala

   Mantentze-lanen eta fidagarritasunaren ildoa

   Sistema adimendunen lerroa

   Gainazalen arloa

   Mikro eta nanoteknologien atala

   Elektromagnetismoa eta potentzia-azeleragailuen lerroa

   Produkzio-teknologia aurreratuen ildoa (PTA)

Cidetec

IK4-CIDETEC Zentro Teknologikoa aditua da jakintza eta teknologia sortu eta eskualdatzen, material, gainazal eta energia arloetan.

Beraien eginkizuna, produktu eta prozesu berrien bitartez, enpresen berrikuntza eta lehiakortasun ahalmena handitzea da.

Beraien helburua beraiek beraien bezeroen aliatu estrategiko bihurtzea da, berrikuntza estrategiak zehazten lagunduz eta balioa ekarriko dieten jakintza eta soluzio teknologikoak emanez.

Sektorea:  Energia eta materialak

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.cidetec.es

Ikerketa Lerroak:

   Materialak
  • Nanoteknologia
  • Biomaterialak
  • Sentsoreak
   Azalerak
  • Tratamendu Elektrokimikoak
  • Tratamendu Fisikoak
  • Tratamendu Kimikoak 
   Energia
  • Bateriak
  • Erregai pilak
  • Eguzki-energia

CEIT

CEIT (Ikasketa eta Ikerkuntza Teknikoen Zentroa) irabazi asmorik gabeko ikerkuntza-zentroa da. Nafarroako Unibertsitatearen eskutik 1982an sortua. Zentro honen xede nagusia industriara aplikatutako ikerketa proiektuak aurrera eramatea da. Hori lortzeko zentroak kontratu bidez ezarritako lankidetzak ditu industriako I+G departamentu ezberdinekin.

Sektorea: Zientzia

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.ceit.es/eu

Ikerketa Lerroak:

   Materialak
  • Tratamendu Termomekanikoak 
  • Materialen Mekanika 
  • Metal-Hauts eta Hauts Zeramikoen Finkapena
   Mekanika Aplikatua
  • Indar Islapena duten Haptikoak eta Interfazeak
  • Ordenagailuzko Grafikoak
  • ITS eta Simulagailuak
  • Sistema Kognitiboak
  • Biomekanika
  • Soinua eta Bibrazioa
  • Errailetako Dinamika eta Bideetako Azpiegitura
   Elektronika eta komunikazioak
  • Zirkuitu Integratuen Diseinua eta Antenak
  • Seinalearen Prozesaketa Digitala eta Implementazio Digitala
  • Sistema Integratuak eta Sareak
  • Komunikazio Sistemei bideratutako Informazioaren Teoria eta Kodifikazio eta Konpresio Eskemak 
  • Instrumentazioa, Sentsoreak eta Saiakuntzetarako Teknologia Ez-Suntsitzaileak
  • Industria Elektronika eta Potentzia Sistemak
   Ingurumen Ingeniaritza
  • Ingurumeneko Prozesu eta Teknologien Modelo Matematikoak eta Simulazioa
  • Kontrol Automatikoa Ingurumeneko Ingeniaritzako Teknologietan
  • Ur-hondakinak Tratatzeko Teknologia Aurreratu Berriak
  • Ur-sistema Industrialen Tratamendua eta Kudeaketa
  • Lohi eta Hondakin Solidoen Tratamendua eta Kudeaketa
  • Ur-hondakin industrialen tratamendurako bio-prozesua
   Mikroelektronika eta Mikrosistemak
  • Mikro eta Nano-Sistemak
  • Mikrosistema Biologikoak
  • Mikrosistema Optoelektronikoak
   Ingeniaritza Biomedikoa
  • Biorrobotika eta Simulazio Kirurgikoa
  • BioMEMS
  • Bioinformatika
  • Ehunen Ingeniaritza

lunes, 24 de diciembre de 2012

IK4

Aliantza teknologiko pribatu eta independientea da, eta erreferente dira bai Berrikuntzako Euskal Sisteman bai AZTERLAN, CEIT, CIDETEC, GAIKER, IDEKO, IKERLAN, LORTEK, TEKNIKER eta VICOMTech zentroek osatzen duten Europako ingurune teknologikoan.

Helburu berarekin elkartutako aliantza: gizarteari balioa eranstea eta masa kritiko bat sortzea, industrian aplikatzeko eta industriara bideratutako ikerketa lanak garatu ahal izateko, industriek lehiakorragoak izaten lagunduko dieten tresnak izan ditzaten.

Sektorea:  Zerrenda

Lokalizazioa:  Eibar

Web orrialdea: www.ik4.es

Ikerketa Lerroak:

 Bioteknologia
  • Test in vitro
  • Mikrobiologia industriala
  • Genomika eta proteomika
  • Biologia molekularra
  • Biosensoreak
  • Biomaterialak
  • Azaleren funtzionalitatea
  • Bioelektrokimika
  • Ikuspegi artifizialen bidezko estruktura biologikoen analisia
Mikro eta nanoteknologia
  • Mikromekanika
  • Mikrooptika
  • Mikrofluidika
  • Mikroelektronika
  • Mikropotentzia elektrikoen sorkuntza
  • Nanopartikulen sintesia eta funtzionalizazioa
  • Nanomaterialen sintesia
  • Nanolitografia
  • Estalkien nanoestrukturak
  • Nanosensorika
  • Nanoelektrokimika
  • Ultrapesioen sistemak
  • Mikrometrologia
  • Nanomedicina
Energia
  • Erregaien pilak
  • Sorkuntza banatua
  • Energien biltegiratzea
  • Erreketa eta prozesu termikoak
  • Eguzki energia
  • Energia eolikoa
  • Biomasa eta bioerregaiak
  • Bateriak
  • Superkondentsadoreak
  • Hidrogenoaren produkzio eta biltegiratzea
Ingurumena
  • Lur eta sedimentuak
  • Urak
  • Hondakinak
  • Metereologia eta hondakinak
  • Iraunkortasuna eta ingurumen-kudeaketa
Kudeaketa eta produkzio industriala
  • Diseinuen prozesuak eta produktuaren garapena
  • Fabrikazio prozesuak
  • Mantenimentua eta fidagarritasuna
  • Berrikuntza eta antolaketa eredu berriak
  • Ekodiseinua
  • Kudeaketa teknologial eta antolaketa produktiboak
  • Diseinu teknikak eta fluxu probuktiboen optimizazioa
Mekatronika
  • Zehaztasunaren ingeniaritza
  • Produktu mekatroniko aurreratuen garapena
  • Erregulazio, kontrol eta sistemen simulazioa
  • Zarata eta dardarak
  • Sentsore optoelektrikoak
  • Elektronika eta potentzia automatikoa
  • Prestazio altuko busak
  • Wireless Komunikazioak
  • Kapsulatutako softwarea
  • Kapsulatutako sistema elektronikoak
  • Inspekzio eta neurketetarako sentsore eta dispositivoak
  • Sistema mekatronikoen modelizazio eta simulazioa
Materialak eta prozesuak
  • Tratamendu termomekanikoak
  • Material eta prozesuen mekanika eta modelizazioa
  • Hauts metalikoen eta zeramikoen finkapena
  • Material termoplastikoak: Material termoegonkorrak
  • Estalki eta geruza finen garapen eta aplikazioa
  • PVD makinen garapena: Azaleren funtzionalizazioa
  • Tribologia: Material inteligenteak
  • Plastiko eta konpositeen transformazio prozesua
  • Elektrokimika bidezko azaleren tratamentua
  • Geruza multifuntzionalen elektrodeposizioa
  • Material eta sistema electrokromiko eta termokromikoak
  • Mekanizatu elektrokimikoen prozesuak (ECM)
  • Aditiboen fabrikazio prozesuak
  • Mekanizatu ekoefizienteen prozesuak
Informazio eta komunikazioen teknologiak (IKT)
  • Software teknologiak
  • Sistema inteligenteak
  • Ikuspegi artifiziala: Robotika
  • Biometrika/ Biometria
  • Bioinformatika
  • Sentsorika eta antzezketa
  • Elektronika organiko imprimitua
  • Computer graphics eta erakusketen teknologiak
  • Kolaborazioen ingurune birtuala
  • Interakzio naturala eta erabiltzailearekiko moldaketa
  • Semantika eta multimedia informazioaren kudeaketa
  • Biomedika teknologiak eta osasunarekiko IKTak
  • Multimedia eta ikus-entzunezko edukien analisia
  • Informazio geografikoen eta zerbitzu geolokalizatuen sistemak

Azti

Sektorea: Itsas Ikerketan eta Elikagaien Ikerketan

Lokalizazioa:  Sukarrieta (Bizkaia)
                      Pasaia (Gipuzkoa)
                      Bizkaiko parke teknologikoa

Web orrialdea: www.azti.es/eu

Ikerketa Lerroak:

   Itsas ikerketa 
  • Kostaldearen kudeaketa
  • Eragiketa-Ozeanografia
  • Arrantza-kudeaketa
  • Itsas teknologiak
   Itsas teknologiak
  • Elikagai berriak
  • Elikagaien segurtasuna
  • Teknologia berriak
  • Ingurumena
  • Garapen gastronomikoak

Tecnalia

Tecnalia Korporazioa diziplina anitzeko teknologia-korporazio bat da, pribatua eta independentea, eta haren xedea da balioa eta aberastasuna ematea gizarteari oro har, eta enpresa-sareari zehazki, ikerketaren, garapen teknologikoaren eta berrikuntzaren bidez, betiere nazioartera begira jarrita.

Korporazioa euskal teknologia-eremuan sortu da, hura garatzen laguntzen du, eta bertan lider izatea da haren nahia. Funtzio aktiboa du enpresa-sarearen garapenean eta lehiakortasunean; EAE, Espainia eta Europako zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemei lotzen zaie, eta mundu mailan hazteko eta kokatzeko helburua du.

Tecnalia Korporazioak bikaintasun- eta espezializazio-premisetan oinarritzen du ikerketa-jarduera, eta garapen ekonomikoa, gizarte-kohesioa eta jasangarritasuna indartzen laguntzen du. Lankidetzei bide emateko prest dago, eta berrikuntza-sistemetako beste eragile batzuekin harremanak sustatu eta hitzarmenak sinatzen ditu.

Korporazioak langileei gaitasunak eta lanbidea garatzeko eremu bat ematen die, eta etorkizun profesionalerako aukerak sortzen ditu. Gure kultura eta balioen oinarria osatzen duten printzipioak dira bereziki sortzailea, berritzailea eta profesionala den talde baten ezagutza partekatua eta haien indarra eta aniztasuna baliatzea.

Sektorea: Ikerketa Aplikatua

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: www.tecnalia.com

Negozio Unitateak:

   Eraikuntza Jasangarria

   Energia eta ingurumena

   Berrikuntza estrategiak

   ICT European Software Institute

   Industria eta Garraioa

   Osasuna  

   Zerbitzu teknologikoak


CIC Energigune

CIC Energigune Euskadin egoitza duen energia ikertzeko zentro berria da. Bere eremuan nazioarteko erreferente bihurtu nahi du. Erakundeen eta administrazio publikoen babesarekin jaio da zentroa, energiaren sektorearekin zuzenean lotutako enpresa-ehunetik bezala.

Epe ertain eta luzean ezagutza sortzea eta teknologiak garatzea energiaren alorrean, bikaintasun irizpideetan oinarrituta.

Erakunde publikoei eta elkarte edo antolakunde sektorialei laguntza ematea; batez ere, horiei lotutako zentro teknologikoei eta unibertsitateei, transferentzia teknologikoa egiteko esparru operatibo egokia eratzeko asmoz, zientzia eta teknologiaren inguruko ezagutza aurreratua jaso, sortu eta zabaltze aldera.

Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea eta handitzea, haien premiak eta I+G+b alorreko prozesuak ildo beretik bideratzen lagunduz.


Sektorea: Energia

Lokalizazioa: Arabako Teknologia Parkea

Web orrialdea: http://www.cicenergigune.com/

Ikerketa Lerroak:

   Energia biltegiak, bateriak eta superkondentsadoreak
  • Kondentsadore superionikoak
  • Egitura eta azalera analisia
  • Ikerkuntza konputazionalak
  • Sodioan oinarritutakoa
  • Litioan oinarritutakoa
  • Prototipo eta industrial garapena
  • Kondentsadoreak
   Energia termikoen biltegiraketa
  • Ezkutuko bero biltegiak
  • Nanoeskalako materialak
  • Biltegi termalen materialen modelizazioa eta simulazioa
  • Termo-kimikaren zikloak tenperatura altuko biltegi termalen sistementzako
  • Bero biltegi sentikorra

CIC Tourgune

Turismoaren alorreko ikerketan eta ezagutza zientifikoaren hedapenean lider izan.

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen artean gaitasun zientifiko-teknologikoen ezarpena koordinatu eta turismoaren sektorearen lehiakortasuna hobetzeko erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza ahalbidetu, EAEko turismoaren sektorea ezagutzako sektore intentsibo bilakatzea lortzeko.

Sektorea: Turismoa eta Mugikortasuna

Lokalizazioa:  Donostia

Web orrialdea: http://www.tourgune.org

Ikerketa Lerroak:

Human Mobility and Technology

Tourism and Environments

Tourism System and Media

CIC Nanogune

Sektorea: Nanozientzia eta Nanoteknologia

Lokalizazioa: Donostia

Web orrialdea:  www.nanogune.eu

Ikerketa Lerroak:

   Behe-dimetsioko egituraketa fisikoa, nano-egituretako eta nanoeskalako sistema konplexuak 

   Sintesia, muntaia eta nanomaterialen nanofabrikazioa eta nanoestrukturatutako materialak

   Nano-tresnen garapena eta bere eragina elektronika molekularrean, spintronikan,  nanomagnetismoan eta nanofotonikoan

   Nano-partikula biofuntzionalak eta nanobioteknologia

CIC Margune

Irabazi asmorik gabeko elkarte bat da CIC marGUNE (Errendimendu Handiko Fabrikazioko Ikerketa Zentro Kooperatiboa). 2002ko azaroaren 4an eratu zen ekimen aitzindari moduan, euskal enpresen lehiakortasuna igotzen laguntzeko ikerkuntza bikaina lankidetza bidez bultzatzeko asmoz.

Gaur egun, elkartea 12 enpresak (txikiak eta handiak), 4 zentro teknologikok eta 3 unibertsitatek osatzen dute.

CIC marGUNE Euskadiko fabrikazioko teknologien plataforma da, eta eskaintza eta eskari teknologikoen arteko lankidetza-foro irekia izan nahi du.

Sektorea: Errendimendu Handiko Fabrikazioa

Lokalizazioa: Eibar

Web orrialdea: http://www.margune.org

Ikerketa Lerroak: