lunes, 24 de diciembre de 2012

CIC Energigune

CIC Energigune Euskadin egoitza duen energia ikertzeko zentro berria da. Bere eremuan nazioarteko erreferente bihurtu nahi du. Erakundeen eta administrazio publikoen babesarekin jaio da zentroa, energiaren sektorearekin zuzenean lotutako enpresa-ehunetik bezala.

Epe ertain eta luzean ezagutza sortzea eta teknologiak garatzea energiaren alorrean, bikaintasun irizpideetan oinarrituta.

Erakunde publikoei eta elkarte edo antolakunde sektorialei laguntza ematea; batez ere, horiei lotutako zentro teknologikoei eta unibertsitateei, transferentzia teknologikoa egiteko esparru operatibo egokia eratzeko asmoz, zientzia eta teknologiaren inguruko ezagutza aurreratua jaso, sortu eta zabaltze aldera.

Euskal enpresen lehiakortasuna hobetzea eta handitzea, haien premiak eta I+G+b alorreko prozesuak ildo beretik bideratzen lagunduz.


Sektorea: Energia

Lokalizazioa: Arabako Teknologia Parkea

Web orrialdea: http://www.cicenergigune.com/

Ikerketa Lerroak:

   Energia biltegiak, bateriak eta superkondentsadoreak
  • Kondentsadore superionikoak
  • Egitura eta azalera analisia
  • Ikerkuntza konputazionalak
  • Sodioan oinarritutakoa
  • Litioan oinarritutakoa
  • Prototipo eta industrial garapena
  • Kondentsadoreak
   Energia termikoen biltegiraketa
  • Ezkutuko bero biltegiak
  • Nanoeskalako materialak
  • Biltegi termalen materialen modelizazioa eta simulazioa
  • Termo-kimikaren zikloak tenperatura altuko biltegi termalen sistementzako
  • Bero biltegi sentikorra

No hay comentarios:

Publicar un comentario