martes, 25 de diciembre de 2012

Ikerlan

IKERLAN, Ikerketa Teknologikoen Zentroa, irabazi-asmorik gabeko eta zerbitzu publikorako bokazioa duen erakundea da. Gaur egun MONDRAGON Korporazioan dagoen enpresa- eta erakunde-multzo batek bultzatuta sortu zen 1974. urtean.

Erreferentzia-zentroa da produktu mekatroniko eta energetikoen berrikuntza eta garapen integralari dagokionez. Horrez gain, berrikuntza-jarduera garrantzitsua burutzen du diseinu- eta ekoizpen-prozesuetan. Teknologia mekaniko eta elektronikoaren, informatikaren, mikroteknologien eta erregai-pilen konbinazioan eta aplikazioan 38 urte baino gehiagoko esperientzia du IKERLANek.

Sektorea:  Berrikuntza teknologikoak

Lokalizazioa: Arrasate

Web orrialdea: www.ikerlan.es

Ikerketa Lerroak:

   Sistema txertatuak

   Potentzia elektronikako sistemen Bihurketa eta Kontrola

   Egitura mekatronikoen diseinua, monitorizazioa eta kontrola

   In vitro diagnostikoa egiteko mikroteknologiak

   Produktu eta zerbitzuaren masako pertsonalizazioa
 
   Energia elektrikoaren biltegiratze sistemak

No hay comentarios:

Publicar un comentario