martes, 25 de diciembre de 2012

Aranzadi Zientzia Elkartea

Sorburutik, Elkarteak hainbat jarduera egin ditu eta hainbeste, non Biodibertsitate eta Antropologia zein Historia arloko garrantzi handieneko erakundea bilakatu den.

Egun, Azterketa eta Ikerketa Zentro eratu da eta, bertan, haien lanak plan eta proiektu espezifikoen arabera egiten dituzten askotariko espezialistek dihardute.

Azterketa orokorrak zein ikerketa hutsa egiten dute eta, aldi berean, Zientzia horiek hobeto ezagutzeko dibulgazio-lan zabala ere. Halaber, natur ingurunea eta Ondare Arkeologikoa eta Etnografikoa hobeto kontserbatzeko informazio-lana egiten dute beste instituzio batzuekin batera.

Sektorea:  Giza eta Gizarte Zientziak
                 Natur Zientziak
                 Lurraren eta Espazioaren Zientziak

Lokalizazioa: Donostia

Web orrialdea:  http://www.aranzadi-zientziak.org

Ikerketa Lerroak:

Giza eta Gizarte zientziak
  • Antropologia fisikoa
  • Arkeologia
  • Etnografia
Natur Zientziak
  • Botanika
  • Entomologia
  • Herpetologia
  • Mastozoologia
  • Mikologia
  • Ornitologia
Lurraren eta Espazioaren Zientziak
  • Astronomia
  • Espeleologia
  • Geodesia
  • Geologia

No hay comentarios:

Publicar un comentario