sábado, 30 de marzo de 2013

GIPUZKOAKO BATZAR NAGUSIETAKO EKONOMIA ETA ENPLEGUA BULTZATZEKO TALDE TXOSTENGILEAREN ONDORIOEN TXOSTENA


batzar nagusiak eko garap.txostena -

1 comentario:

  1. Proposamen ugari eta lan asko egiteko.
    Nonbaitetik hastearren, lehenengo sektorearen arazoen aurrean modu logikoagoan jokatu beharko genuke. Alde batetik esaten da merkatalgune haundiek oso paper ezkorra jokatzen dutela bertako produktuen aurrean .Hau horrela bada ere, zergatik ez ditugu bertako produktuen bultzatzaile izan daitezen baldintzak ezartzen? Kontsumo taldeak eta garai bateko merkatuak lantzea ondo dago bainan garbi eduki behar dugu gizarteko ehuneko haundi batek, lana, ordutegi malgutasun eza edo beste hainbat arrazoi dela eta, merkatalgune haundietan jarraituko duela bere erosketak egiten. Zentzuzkoena, lurraldeko salmenta gune guztietan edo gehienetan bertako produktuak erosteko aukera bermatzea litzateke. Horretarako hainbat norabidetan garatu beharko lirateke ekintza eraginkorrak.Alde batetik , lehen sektoreko langileei baldintza minimo batzuk ahalbideratzeko antolaketa landu, bai lur arazoaren inguruan, belaunaldi aldaketaren kanalizazioan, kooperazio edo banaketa sareen antolakuntzan etabar. Beste alde batetik erakundeek tresna protekzionistak jarri beharko lituzkete martxan merkatalgune haundi hoiek bertako produktuak saltzeko apustua egin dezaten.
    Ikastetxeetako jangelen egoera ere ulertezina gertatzen da askotan. Hauek oso puntu garrantzitsuak izan daitezke bertako produktuak kokatzeko, bai era zuzenean edo bai katering enpresei bertako produktuak erabil ditzaten eskatuta.
    Bertako produktua nolabait demokratizatu egin beharko genuke eta ez salmenta puntu berezi eta "gourmet" batzuetara bakarrik mugatu, salneurriak ere kanpoko produktuekiko alde haundiegia izaten bait dute gune hauetan.

    ResponderEliminar