viernes, 10 de mayo de 2013

Udaletan, gerrikoa estututa

http://gipuzkoa.hitza.info/2013/05/10/udaletan-gerrikoa-estututa/
Krisiak bete-betean eragin du Gipuzkoako udalerrietako kontuetan. Diru sarrerak nabarmen murriztu zaizkie askori, eta, ondorioz, udal ordezkari gehienek diote ez direla "inbertsio handietarako garai onenak". Halere, gerrikoa estutu, gastu arruntak murriztu, eta haien lehentasunak finkatu dituzte. Garai zail hauetan, gizarte zerbitzuei garrantzi handia ematen diete, eta horretara bideratu dute askok aurrekontuaren zati handi bat. Zailtasunak zailtasun, 2013rako aurrekontuak onartu dituzte udal gehienek.

No hay comentarios:

Publicar un comentario