miércoles, 24 de octubre de 2012

2012ko iraileko industria prezioen bilakaera

2012ko irailean industriako prezioek %0,4 egin zuten gora aurreko hilaren aldean 

  Aurreko urtearen aldean (2012ko iraila 2011koaren aldean) %2,0 igo ziren 

   Eustaten datuen arabera, Euskal AEko industri prezioak %0,4 igo ziren 2012ko irailean aurreko hilaren aldean. Datu horiek kontuan, iraileko urte arteko tasan (azken hamabi hilabeteetan industriako prezioek izandako aldakuntza laburbiltzen duena) %2,0ko hazkundea dago.


    Sektorekako azterketa xeheagoak agerian uzten du, 2012ko irailean, “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%5,0), “Erauzketa industriak” (%0,8), “Elikadura industria” (%0,7), “Produktu informatikoen fabrikazioa” (%0,7) adarrek, besteak beste, gehitu zituztela gehien prezioak, aurreko hilaren aldean. Berriz, ondokoek jaitsiera izan dute prezioetan: “Garraio materialaren fabrikazioa” eta “Kokeriak eta petrolio fintzea”, biek %0,8; “Zurgintza eta papergintzak” %0,1.

    Urte arteko aldian, hots, 2012ko irailean, 2011koaren aldean , prezio-hazkunderik handienak honako adarrek izan dituzte: “Kokeriak eta petrolio-fintzea” (%11,2), “Energia elektrikoa, gasa eta lurruna” (%11,1), “Produktu informatiko eta elektronikoen fabrikazioa” (%5,4). Jaitsierarik handienak: “Garraio materialaren fabrikazioa” (%2,5), “Metalurgia eta produktu metalikoak” (%-1,6), “Produktu farmazeutikoen fabrikazioa (%-0,5).

    Ondasunen helburu ekonomikoaren araberako sailkapenari jarraituz, irailean, sektore-talde handien prezioen bilakaerak desberdinak izan ziren: Energiaren prezioa %1,7 igo zen; Bitarteko ondasunenak %0,2 igo; Ekipo-ondasunenak %0,2 jaitsi eta Kontsumo-ondasunenak %0,2 igo. Horien barruan, Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,1 jaitsi eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,3 igo.

    Ondasun-talde horietako prezioen bilakaerek aldeak agertu zituzten urte arteko aldian. Energiaren prezioak %11,2 igo ziren, Ekipo-Ondasunenak %0,3 igo; Bitarteko ondasunenak %0,4 jaitsi. Kontsumo-ondasunen prezioak %0,6 jaitsi ziren: Kontsumo-ondasun iraunkorren prezioak %0,3 igo ziren, eta Kontsumo-ondasun ez-iraunkorrenak %0,9 jaitsi.

No hay comentarios:

Publicar un comentario