viernes, 26 de octubre de 2012

Azalera Handiko Saltokien salmenten bilakaera

Euskal AEko azalera handietako salmentak %3,4 gutxitu ziren 2012ko irailean

Elikagaiek urte arteko %0,7ko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %5,8ko jaitsiera


    Euskal AEko azalera handietako salmentak: Eustatek landutako datuen arabera, lan-egutegiko baldintza homogeneoetan, 2012ko irailean %3,4ko urte arteko jaitsiera nominala izan zuten Euskal AEko azalera handietako salmentak. Elikagaietan %0,7ko urte arteko igoera nominala izan zen salmentetan, eta gainerako produktuenetan %5,8ko jaitsiera.

    Araban, urte artean, %3,2 jaitsi dira salmentak nominalki; %4,4 Bizkaian eta %1,5 Gipuzkoan.

    Aurreko hilaren, 2012ko abuztuaren aldean, Euskal AE osoan salmentak %2,0 jaitsi ziren nominalki, urtaro-eraginak kenduta. Elikagaiek %0,1eko hil arteko igoera izan zuten salmentetan eta gainerako produktuek %3,2ko jaitsiera.

    Abuztuaren aldean hiru lurraldeetan izan dira jaitsierak: Araban %3,4, Bizkaian %1,9, Gipuzkoan %1,4.



    Termino finkoetan, Euskal azalera handietako salmentak %6,5 murriztu dira urte artean eta %2,6 aurreko hilaren aldean

    2011ko irailaren aldean elikagaien salmentak %2,5 jaitsi ziren eta gainerako produktuenak %8,9, euro finkoetan. Lurralde guztietan izan dira jaitsierak: Bizkaian %7,5, Araban %6,3, Gipuzkoan %4,8, termino finkoetan.

    Elikagaien salmentak, prezioen eragina deskontaturik, %0,1 jaitsi dira 2012ko abuztuaren aldean eta gainerako produktuenak %4,1.

    Jaitsierak, hiru lurraldeetan: Araban %4,2, Bizkaian %2,6, Gipuzkoan %1,8, termino errealetan.
Euskal AEko azalera handietako establezimenduetako enplegatuak %0,3 gutxitu ziren 2012ko irailean abuztuaren aldean, desestazionalizatutako terminoetan.

 Informazio gehiago: EUSTAT_Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI)

No hay comentarios:

Publicar un comentario