miércoles, 21 de noviembre de 2012

Ikus-entzunezko sektoreak eta bizi-kalitaterako laguntza-soluzioenak bat egiten dute negozio-nitxo berrien bilaketan.



Donostiako Sustapenak PI@ eraikinean jardunaldi bat antolatu du bizi-kalitatea eta norberaren autonomia hobetzen dituzten IKT eta ikus-entzunezko tresnetan oinarritutako merkatuko joerak eta aukerak aztertzeko. 

Bi alor horietan interesatuta dauden enpresak, bi sektoreetako erakundeak, azken erabiltzaileak, ikasleak edo langabetuak gonbidaturik daude Donostiako Sustapenak azaroaren 23rako PI@ eraikinean antolatu duen jardunaldira.

Topaketa honek, hiriko sektore gorakorren sustapen- eta laguntza-jardueren baitan kokatzen denak, bi enpresa-eremu horiek elkarrengana hurbiltzea du xede horien garapena eta hazkundea erraztuko duten merkatu-nitxo berriak bilatzeko.

Jardunaldian, 9:30etan hasi eta 13:30etan amaituko dena, osasun- eta gizarte-eremuetan ikus-entzunezko tekniken eta IKTen aplikazioan ematen ari diren aurrerapenei, garatzen ari diren produktuei eta zerbitzuei nahiz merkatuko joerei eta aukerei buruz informatzen saiatu dira.

Ikus-entzunezko sektorearentzako eta IKTen sektorearentzako teknologia asistiboaren alorra ezagutzeko aukera bat da, etorkizuneko eta hazkunde-perspektibak dituen merkatu bihurtu daitezkeenak eta ez gizarte- eta osasun-eremuetan soilik, baizik eta, baita beste eremu batzuetan ere, esate baterako, kirola, aisialdia, kultura edo turismoa.

Informazioa eta izen-emateak: fomentoss@donostia.org

Artikulua

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario