jueves, 15 de noviembre de 2012

Mila bostehun bat donostiar lanik gabe geratu dira aurten

Urriaren 31ko datuen arabera, 11.220 langabe daude; udalak Enplegu Azoka egingo du Altzan, hilaren 28an eta 29an.

 



Lanbideren zerrendetan oinarrituta Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren Lan Behatokiak emandako datuen arabera, Donostian 11.220 langabe zeuden urriaren 31n. 2011ko urriko zenbakiekin alderatuta, azken hamabi hilabeteetan, 1.486 donostiarrek galdu dute lana.

2012aren hasierari dagokionez, galera antzekoa da. Izan ere, urteari 9.806 langabeekin eman zitzaion hasiera. Hala, urteko hamar hilabete hauetan 1.414 donostiar gelditu dira lanik gabe.

Urria hilabete esanguratsua da langabeziaren errealitate gordinaz jabetzeko. Hain zuzen ere, uda sasoia ondoren eta Gabonak baino lehen dagoen garaia denez, sasoi horiek sortzen dituzten kontratazioak ez dira kontutan hartzen. Hortaz, urriak ikuspegi sinesgarriagoa eman ohi du langabe kopuruari dagokionez.

Hirian daude 11.220 langabeetatik 5.920 dira emakumeak; gizonezkoak 5.300 dira. Donostiako auzo eta inguruko bazterrei dagokienez, Altza da txokorik kolpatuena, 1.776 langabeekin. Sektoreei dagokienez, Zerbitzuak arloa dago langabeziaren zorigaiztoko zerrendaren lehen postuan, 8.397 langabeekin; Industrian, 1.128 donostiar daude lan bila; eta Eraikuntzan, 903.

Izena emateko epea zabalik

Hain zuzen ere, langabeziak gehien kolpatzen duen lekuan egingo dute, azaroaren 28an eta 29an, hurrengo Enplegu Azoka; Altzan, hain justu.

Donostiako Sustapenak eskaintzen dituen lanpostuetan izen emateko epea irekita dago urria bukaeraz geroztik. Horretarako fomentosansebastian.org webgunera jo behar da. Erregistroa online egin behar den arren, arreta zenbakia jarri dute nahi duenaren eskura, izapideak errazte aldera: 943482800.

Hainbat lanpostu eskainiko dituzte Altzan, era guztietakoak: ileapaintzailea, arrandegiko saltzailea, sukaldaria, bezeroen arretarako teknikaria, geriatra laguntzailea, medikua, klinika laguntzailea, zaintzailea, hegaldietako laguntzailea, komertzial teknikoa, harakina, ingeniaria, estetizista, telefono-operadorea, aseguru eta inbertsio agentea, audioprotesista, garbitzailea, lisatzailea…

Joan den ekainean, Igarako Cemei eraikinean, Donostiako Sustapenak Enplegu Azokaren beste ekitaldi bat antolatu zuen, beti ere langabezian dauden herritarrak laguntzeko asmoz, Bi egunez, 42 enpresek 438 lanpostu eskaini zituzten eta 75 lagunek lortu zuten lana. Enplegu Azoka hasi baino lehen, 1.124 lagunek agertu zuten elkarrizketaren batean parte hartzeko interesa eta 450 izan ziren lortutako elkarrizketak. Azokara, dena den, 320 lagun joan ziren aurrez hitzartu gabeko elkarrizketarik gabe.

Artikulua irakurri

No hay comentarios:

Publicar un comentario